EQUO Euskadik eraso demokratiko bat bezala ikusten du Loïc Alejandro Anoeta Kiroldegiko kontseilutik kanpo ustea

EQUO Euskadik, Donostiako alkateak, Gobernu Batzordean iragarri duen bezala, uko egiten dio Irabazi Donostiako zinegotzia den, Loïc Alejandro, Anoetako Kiroldegiko kontseilutik kanpoan ustearen erabakiari.

Alderdi ekologistak, Irabaziko asanbladak harturiko erabakiak eta zinegotzi ekologistak organo honetan defendatu dituenak babesten ditu. Irabazi Donostiak, diru publikoaren erabilera ona defendatzeko konpromisoa erakusten dihardu bere lanarekin. EQUO Euskadik Eneko Goiak Donostiako alkateak harturiko erabakia, sistema demokratikoaren oinarrizko printzipioen aurkako eraso bat dela uste du, eta alderdi politikoek, kasu honetan gertatu den ez bezala, inolako presiorik gabe, euren iritzia eta ikuspuntua azaltzeko eskubide guztia dutela uste du. Loïc Alejandrok, ardura osoz, Irabazi Donostiak Anoetako estadioko birmoldaketaren proiektuko kudeaketaren aurka duen ikuspuntua defendatu besterik ez du egin. Irabazi Donostiaren ustez, proiektu honek ez ditu donostiarren interesak babesten eta diru publikoaren xahuketa erraldoi bat eragiten du.

Arrazoi honegatik eta prozedura honetan ikusi diren irregulartasunak bitarteko, Irabazi Donostiak, proiektua, instantzia jurisdikzionalaren aurrean inpugnatzeko erabakia hartu zuen. Honek, Loïc Alejandro, Gobernu Batzordearen erabakiz, Anoetako Kiroldegiko kontseilutik kanporatua izatea ekarri du.

EQUO Euskadik, Donostiako Gobernu batzordeari hartutako erabakia hausnartu eta zinegotzia kanpoan husteko erabakia atzera bota dezala eskatzen dio.

loic-3