Gaur goizean, Kongresuan, EQUOko diputatua den Juantxo Lopez de Uraldek, berriro ere, Industria, Energia eta Turismoko kontseiluan, Marti Scharfhausen, SNK, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko lehendakariaren agertzea eskatu du, besteak beste, organismo nuklearreko teknikariengandik ezagunak diren Garoñako ebaluaketaren ‘sekretupeko dossierraren’ inguruko azalpenak izateko.
Idatzi baten bidez, profesional hauek, euren kezkak azaldu dituzte 2013ko organismoaren zuzendaritza kupulan aldaketa gertatu zenetik, hauen esanetan, “ondorioak dakartza laneko giroan, edo eta segurtasun nuklearrean eta babes erradiologiakoan”. Teknikariek, SNKan ezarri den “beldurraren politika” salatu dute eta baita kupularengatik jasaten dituzten “prezioak”. Garoña edo Palomareseko zentral nuklearren ebaluaketekiko dauden ‘sekretupeko dossierren’ existentzia egiaztatu dute eta euren ustetan “beraren manipulazioak” ez du segurtasuna bermatzen.
Salatu diren gertakizun larrien aurrean, EQUOko diputatuak, Marti jaunaren agerraldia eskatu du berriro. ‘Sekretupeko dossierren’ gaineko azalpenetara arreta berezia bideratuz, Uraldek esan du, “ Azken hilabetetan, gertaera larriak ari dira izaten arlo nuklearrean eta honek alarma guztiak piztu ditu iritzi publikoari begira, ala ere, erantzunik gabe jarraitzen dugu Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko arduradun nagusiaren partetik. Martin jaunak, Kongresuko ordezkari politikoei eman beharreko azalpenak eman gabe bere ardurari izkin egin dio eta horregatik, bere agertzea eskatzen dugu berriro”.