EQUOk Bizkaiko Lindanoaren deskontaminazioari buruz galdetu du Kongresuan

embalse-oiola-foto-irabazi-barakaldo_ediima20160311_0842_4Rosa Martinez-ek, EQUOko bozeramailea eta Unidos Podemos taldetik parlamentaria denak, Ibaizabalgo estuarioan, lurraldeko udalerri desberdinei kalte egiten dien Lindanoaren kutsaduraren inguruan Bizkairako iragarrita dagoen Akzio Planaren informea eskatu du eta honekin batera galdera parlamentari bat ere erregistratu du.

2016ko martxoko Europar Parlamentuko Eskaera Komisioko erantzun batean, 50.000€ko aurrekontua duen eta Kantauri Ekialdeko Mugatze Hidrografikako Plan Hidrologikoan barneratua dagoen akzio plan batez hitz egiten da. Baina kaltetuak diren Barakaldo eta Sestao bezalako udalerrietan ez dago plan honen ezagutzarik.

Arrazoi honegatik, EQUOko bozeramaileak, Gobernuari, informazioa erreklamatzen dio. Eta alderdi berdeak, urteetan, arazo honi konponbidea emateko Oiolako Pantanoaren deskonexiorako Plataformak egin dituen mobilizazio kanpaina eta salaketetan parte hartu duela ikusita, zonalde honetan iragarrita dauden neurriei jarraipen zehatz bat egiteko asmoa erakutsi du Rosa Martinez-ek.

Hain zuzen, Irabazi Barakaldoko zinegotzia den Ramon Sanchezek – EQUO, Ezker Anitza, independienteak- Bruselara, Europako Parlamentuko Eskaera Komisioaren aurrean Barakaldoko udalerriaren egoera azaltzera joan zen ordezkaritzarekin batera agerraldia egin zuen. Sanchez-en hitzetan, “ Inork konponbiderik ematen ez dion urtetako arazo honi bertatik bertarako jarraipen bat emango diogu. Lindanoaren erruz, ezinezkoa da gaur egun ur hauen kontsumoa inguruko etxeetan egitea. Osasunerako eta ingurumenarentzat arrisku bat da eta ezin dugu debora gehiagoan luzatze utzi”.

Beharrezkoa da Gobernuak, Akzio Planak, Ibaizabalgo estuarioko dagozkion zer punturi eta zer herriri eta baita zer neurritan kalte egiten dien jakitera ematea”, bere aldetik, Rosa Martinez diputatuak Kongresuan ondorengo galderak luzatu dituela ebatzi du:

Gobernuak ba al daki Europar Parlamentuko Eskaera Komisioak aipatzen duen Ibaizabalgo estuarioko Lindanoaren arazoa konpontzeko Akzio Plana zertaz dioan?

Gobernuak ba al daki zehazki 50.000€ko aurrekontuak zer partidari dagokion? Gobernuak ezagutzen al du Ibaizabalgo estuarioan lindanoaren arazoa konpontzeko Akzio Planera bideratutako aurrekontuen partidaren xehatzea?

El concejal Ramón Sánchez, en su visita a Bruselas con otros miembros de la plataforma.
El concejal Ramón Sánchez, en su visita a Bruselas con otros miembros de la plataforma.