Becerra: Euskal Parlamentuan, politika egiteko modua aldatuko dugu

photo_2016-09-24_10-38-51

Jose Ramon Becerra, EQUO Euskadiko hautagaia Elkarrekin Podemosen, Zarautzeko itxiera kanpainan parte hartu du Pili Zabala lehendakaritzarako hautagaiarekin.

Joserrak, Elkarrekin Podemoseko hautagaiek kaleko errealitateaz duten ezagutza azpimarratu du. “ Esaten dutenez, Elkarrekin Podemoseko hautagaiek ez dugu esperientziarik politikan, eta praktikak egitera goaz Parlamentura”. Hau ez da egia. Gure seme-alabak hezi eta helduak zaintzea dakigu; aurreiritzi matxistak jasan eta egoera honek gainditzen; 800 euroko soldatekin bizirauten, Alonso, Mendiak, Ortuzar edo eta Urkulluk inoiz jakingo ez dutena”.

26tik aurrera, EQUOko hautagaiak, Euskal Parlamentuko politika egiteko modua aldatzeko asmoa du. “Kiratsa urrundu ahal izateko, ateak eta leihoak ireki behar dira, haize freskoa eta ideia berriak behar dira, azken finean, politika egiteko modua aldatzea komeni da: Urkulluren gris kolorea ezabatu eta Parlamentua berdez, gorriz eta moreaz margotuko dugu.

photo_2016-09-24_10-38-54