Becerrak, Aclima aldaketa klimatikoaren kontrako akziorako Legea aurkezten du

aclima-foto-joserraJose Ramon Becerra, EQUO Euskadiko hautagaia Elkarrekin Podemosen, Euskadiko ingurumeneko talde industrialak osatzen dituzten Aclimako ordezkariekin elkartu da

Topaketan, Becerrak, ingurumen arloan Elkarrekin Podemos koalizioak bere programan batzen dituen konpromiso nagusiak bereizi ditu.

Aipaturiko neurrien artean, EQUO Euskadiko hautagaiak, Aldaketa Klimatikoaren kontrako Legea nabarmendu du. Berau bai da neurri gehienen jatorria.

«Elkarrekin Podemosetik, euskal ekonomia modernizatu eta jasangarriagoa egitea errazten duen Aldaketa Klimatikoaren aukako Lege bat proposatzen dugu».

Topaketaren beste gai nagusietako bat, euskal industria, eredu jasangarriago eta lehengaiekiko eta baliabideekiko eraginkorrago batera berbideratzearen beharra aztertzea izan da, ekonomia zirkularreko europar politikekin bat datorrena.