Becerra: “Gu denon helburua gizakiaren duintasuna babestea da”

img_20160916_220259Becerra: “Gu denon helburua gizakiaren duintasuna babestea da”Gaur arratsaldean Jose Ramón Becerrak en Comú Podem-eko Xabi Domenech-ek eskeini duen mitinean parte hartu du Gasteizen, Pili Zabala, Nagua Alba, Cristina Macazaga eta Iñigo Martinez-ekin.

Becerrak bertan zeudenei azaldu die ElkarrekinPodemos hautagaitza elkartasuna eta berdintasuna xede bezela duten jendeaz osaturik dagoela.
“Gu denon helburua gizakiaren duintasuna babestea da guztiaren gainetik eta gizakiaren duintasuna defendatzeko ez dago aberria edo banderen beharrik, Maroto jauna edo Ortuzar jauna, eta are gutxiago herri bat kortijo pribatu bat bezala gobernatzeko bada”.

Becerrak ziurtatu du Gasteiz jende solidarioz beterik dagoela, “ulertzen duena itsasontzi honetan denok sartzen garela eta ondo porturatu ahal izateko taldean arraun egin behar dela. PP-tik gu limurtzen saiatzen ari dira ondokoari laguntzak kentzen badizkie, niri gehiago tokatzen zaidala pentsaraziz. Faltsua! Jendea aurrez aurre jartzea besterik ez dute nahi”.

img_20160916_220257