Joserra Becerra gure hautagaiak Elkarrekin Podemos koalizioaren kanpaina aurkezpenean parte hartu du

Elkarrekin Podemosek kanpainako ildo nagusiak helarazi ditu. Hurrengo egunotan, neurri berritzaileak jasotzen duen programa zabala aurkeztuko du koalizioak; gizarte gaietan zein bake eta bizikidetzan, besteak beste.
Por Euskadi. Jendearekin” leloak jasotzen du Elkarrekin Podemosen nahia hauteskundeei begira: “gakoa etorkizunean dago, kontutan izanda nola eraiki behar duen euskal gizarteak bere etorkizuna”.

foto blog 2

Edu Maura, kanpainaren zuzendaria, Bilbon izan da programaren alde nagusiak azaltzeko. Maurarekin batera azaldu dira, Cristina Macazaga, Arabako zerrendaburua; Amaia Martínez, Bizkaiko hautagaia eta IU-ko Emakume Arloko koordinatzailea; eta Joserra Becerra, Arabako hautagaia eta Equo-ko ordezkaria.
Bilboko panoramika atzekaldean zutela, Pili Zabala lehendakarigaiaren irudia erakutsi dute. Koalizioa hauteskunde kanpainan ezagutaraziko duen irudia, alegia.