Gaur ostirala, 2016 ko abuztuaren 12an, Elkarrekin Podemos, (Unidos Podemos), koalizioaren izena erregistratu dugu Gasteizko legebiltzarreko hauteskunde batzordean. Equo Euskadi, Podemos eta Ezker Anitza IU-k osatu dugu Elkarrekin Podemos koalizioa irailaren 25eko Euskadiko bozetarako.
Elkarrekin Podemos izena hartu dugu Euskadiko bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelera, izenpe berean isladaturik agertu daitezen koalizio hautagaitzan.
Horrela, Euskadin 2016ko ekaineko 26an, eta 2015eko abenduaren 20ko bozetan bozka gehien batu genuen koalizioaren ereduari eutsiz, Equo Euskadik oraingoan ere, emaitza onak lortuz, ekologia politikoa Euskadiko legebiltzarrean sartu eta aldaketak eraginez, politika ekologikoagoak sustatzeko asmoa eta konfidantza du.
“Equo Euskadin pozik gaude koalizio hitzarmenarekin. Orain lau urte, zazpiehun bozka baino ez zitzaizkigun falta izan legebiltzarrera iristeko. Orain aukera berri bat dugu, eta konfidantza ere bai Pili Zabalarekin batera gure ekarpen berdeak legelbiltzarrera irailaren 25tik aurrera eramateko”, adierazi du Jose Ramon Becerra Equo Euskadiko hautagaiak.