EQUOk ontzat eman du Podemos-ekin elkartuta aurkeztea Euskadiko hauteskundeetara

EQUOk ontzat eman du Podemos-ekin elkartuta aurkeztea irailaren 25eko Euskadiko hauteskundeetara

Abuztuaren lehenengo aste honetan, asteartetik ostiralera, EQUO Euskadiko militantziak eta jarraitzaileek alderdi morearekin adostutako aurreakordioa bozkatu eta onetsi dute. Elkartze hitzarmena bozketaren %ko 74arekin onartu da.

Jose Ramon Becerra, EQUO Euskadiko zerrendaburuarentzako, indarren arteko elkarlana hau -oraingoz Podemosen jarraitzaileek bozkatzeke dagoena- “Euskadi hobe, justu, solidario, bidezko eta ekologikoago bat eraikitzeko gehiengoak osatzeko lagungarri izango da”.