Jose Ramon Becerra, hautatua Equoko zerrenda buru Euskadiko legebiltzarrerako hauteskundeetarako

Behin Lehendakaritzarako hautagaia aukeratzeko primarioak bukatuta, José Ramón Becerra izango da EQUO Euskadiren zerrendaburua irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetan. Boto kopuruan diote Mónica Monteagudok eta Aitor Urrestik jarraitzen diote.

Aldi berean, asteazkenetik, EQUO Euskadik, bere hautagaitza Podemos-Ahal Dugu-rekin batera osatutako koalizio batean, edo, bakarka aurkeztuko duen erabakitzeko bozketa zabaldu du, alderdi morearekin adostutako aurre-akordioa kontutan hartuz.

Hauteskunde hauetan, berriz ere, ekologia politikoa Euskal Parlamentura eramateko aukera zabalduko da, gizarteak horrela eskatzen du eta 2012ko hauteskundeak horren adibide izan ziren. Orduan, EQUOko hautagaia, Euskal Parlamentuan aulkia lortzeko 700 bat botora baino ez zen geratu.

Oraingo honetan, EQUO Euskadik, Parlamentuan ordezkaritza lortuko duen itxaropena du, honela, politika berdeak bultzatu ahal izateko. Jada, hiru lurraldetako udalerri desberdinetan (Barakaldo, Legazpi, Bergara eta Eibar), hiriburutan edo eta foru erakundeetan duen bezala.

Primarioen prozesu hau, euskal hiritar guztiei zabaldua egon da, web orrian izena emanaz hautagaitzaren bozketan parte hartzeko aukera zegoelarik.

Abuztuaren 1etik 4ra, jarraitzaile, afiliatu eta izena emandako guztiek EQUOren zerrendaburua aukeratu ahal izan dute. Hautesle erroldako %ko 53ak parte hartu bozketan.