Autonomi-hauteskundeak direla eta, alderdi ekologistak bozketa ireki du gaur, Lehendaritzarako bere hautagaia izendatzeko eta lurralde-zerrendak osatzeko asmoz. Datorren ostegunean, abuztuaren 4an, eguerdian bukatuko da bozketa. EQUOk egun horretan bertan emango du emaitza ezagutzera, arratsalde aldera.
Azkenik sei pertsona eman dute izena EQUOko zerrenda-burua izateko. Horien artean daude gaurko EQUO Euskadiko bozeramailea, Mónica Monteagudo, Bilboko Udalberriko bozeramailea, Carmen Muñoz, Euskadiko Mahai-kideak diren José Ramón Becerra eta Angel María García, Arabako bozeramailea, Xabier Marrero eta azken automi-hauteskundeetan Lehendakaritzarako hautagaia, Aitor Urresti.
Hautagaiak eta barne-karguak hautatzeko primarioen prozesuak alderdi berdearen oinarrian dago. Orain dela bost urte sortu zenetik hona, EQUOk beti defendatu du modu horizontal eta asanbleario hori, bere garaian politikan gertaera gogoangarria izan zena, euskal ikuspegi politikoan nagusia zen bertikaltasuna apurtu zuelako.
Primarioen bozketak aparte, EQUOn ere irailaren 25eko hauteskundeetara Podemos-ekin batera joateko akordio baten proposamena bozkatuko dute aste honetan zehar.