EQUO Euskadik deitoratzen du Urkulluren hauteskundeen deialdiak “bere alderdiaren interesak aintzat hartu dituela soilik”

Alderdi berdeak ohartarazi du datorren astean bere barne-primarioak eta Podemos-ekiko akordioa bozkatuko dutela

Urkullu Lehendakariak datorren irailaren 25ean finkatu duen autonomi-hauteskundeen deialdia ikusita, EQUO Euskadik erabaki horren “premia eta lehia” deitoratzen ditu. EQUOren ustez, Urkulluk bere alderdiaren hauteskunde-etorkizuna aintzat hartu du soilik, ez herritarrona. Horretaz gain, EQUOk gaitzesten du data hori Alderdi Egunarena dela, oso egun adierazgarria EAJ-rentzat. Era horretan ia Lehendakariaren beraren gestioaren plebiszitu bihurtu ditu.

Nolanahi ere, alderdi ekologistak esan du prest dagoela hauteskunde-deialdi horri aurre egiteko, abuztuaren lehen astean bere primarioen prozesua bukatuko duelako. Egun horietan ere militantziak Podemos-ekin koalizio batean hauteskundeetara joateko aukera bozkatuko du.

Irailaren hauteskundeetan EQUOk espero du bere ordezkariak Eusko Legebiltzarrera eramango dituela azkenik, 2012an 700 boto eskas falta zitzaielako helburua lortzeko. Bere ustez, aukera honetan “gizarteak berak ekologia politikoak instituzioetan eduki behar duen tokia lortuko da”.