EQUO Euskadik kontratazio prozedura bat martxan jarri du “EQUO Euskadiko Komunikazio arduraduna” lanpostua betetzeko. Sei hilabeteko iraupena izango du, 2016ko abuztutik 2017ko urtarrilaren amaieraraino.
Kontratatzeko prozesu hau EQUO Euskadiko Koordinazio mahailaren onarpenaren ondoren hasi da.
Xehetasunez lan-eskaintzaren funtzioak eta zereginak azaltzen duen dokumentua atxikitzen da. Gaurtik aurrera eta Uztailaren 14 arte epea irekita dago. Ondoren, elkarrizketak eta hautaproben garaia helduko da. Kurrikulumak euskadi@partidoequo.es helbidera bidaltzea beharrezkoa da “EQUO Euskadiko komunikazio Arduraduna” lelopean eta motibazio textua atxikituz.