EQUOk Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak E26ko hauteskundeetan lortutako emaitzak ospatzen ditu

EQUO Euskadiko Koordinazio Mahaiak positiboki hartu ditu Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak ekainaren 26ko hauteskundeetan lortutako emaitzak hiru euskal lurraldeetan: sei ordezkari kongresuan eta beste sei senatuan, haietariko bi alderdi ekologistaren kide (Juantxo López de Uralde, 1.a Kongresura Araban, eta Rosa Martínez, 2.a Kongresura Bizkaian).

Emaitz hauek Euskadin, alderdi tradizionaletaz gain, esparru politiko alternatiboa bermatzen dute, hauteskunde autonomikoengandik lau hilabetera gaudelarik. Esparru honek abertzale eta espainiazaleen arteko dikotomia apurtzeaz gain, hiritarrei ilusioz beteriko proposamena eskaintzen die Euskadin aldaketa politiko eta soziala bultzatzeko. EQUOk aldaketa honen alde lan egiteko prest dauden alderdi guztien arteko koalizio baten parte izateko konpromisoa berresten du.

Honetaz gain, EQUO Euskadik positiboki baloratu du hauteskunde kanpaina, non koalizioa osatzen duten alderdien militante eta jarraitzaileek elkarrekin parte hartzeko aukera izan dute, bai ekimen politiko baita kale-mahaietan ere, Euskadi osoan zehar.