Azken asteburuan Europako Alderdi Berdeak Holandako Utrech-en egin zuen bere Urteko Kontseilua. Bertan altzairuaren sektoreari buruzko ebazpen bat onartu zuten, sektoreak Europa osoan jasaten duen krisialdia eta oztopoak antzekoak direla medio.
Ebazpen horretan altzairuaren garrantzia azpimarratu nahi dute ekologistek europar ekonomiarentzako, eta kezka handiz ikusten dute bai lanpostuen galera, baita europar industria-azpiegituraren hondamena ere, etengabe jarraituko dutela neurriak hartzen ez badira. Altzairu txinatarraren konpetentzia desleialak Europa kaltetzen du batik bat; hori dela eta, Europar Batasunaren merkataritza- defentsarako tresnak aldatzea ere eskatzen du Europako Alderdi Berdeak.
Dena den, funtsezko arazoa da Europan inoiz ez dela izan sektorea berriztatzeko benetako estrategiarik, altzairuaren industriari ahalbideratuko duena balio handiko produktuak ekoiztea eta CO2ko bere emisioak gutxitzea, Pariseko Klimari buruzko Goi-Bileran akordatu zen harira. Sektoreak jasoko dituen laguntza publikoak industria iraunkorra lortzearen baldintzatu behar dira, bai giza mailan bai ingurumen-arloan. Altzairuaren etorkizunari begira, ekoizpenaren erronkak dira ekonomia zirkularra, energia-efizientzia eta emisioak gutxitzea, baita ekonomiaren transizio berdeak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea ere (energia berriztagarriak, etxebizitzen berriztapena, garraiobide iraunkorrak…).
EQUO bozeramailea eta Kongresurako Bizkaiko hautagaia den Rosa Martínez-ek Sestaoko ArcelorMittal-en lantegia adibide gisa seinalatu du “txatarra lehengai , energia-efizientzia handiko labeak eta kualifikazio altuko langilegoa erabiltzen dituelako, aplikazio anitzetarako kalitatezko altzairuak ekoiztu ahal izateko”. Hala eta giztiz ere, Martínez-ek, bozeramaile erantsia Kongresuko Industria-Batzordean azken legealdian, onartzen du “altzairuaren ekoizpen gehiena multinazional batzuen esku egoteak industria-estrategia bat martxan jartzea izugarri oztopatzen du, lan- zentruei buruzko erabakiak irizpide globaletan baitaude oinarrituta, eta ez interes orokorretan, ekonomiari edota lurraldearen ongizateari lotuak”.
Hartutako ebazpena hemen aurkituko duzu.