EQUO celebra el primer aniversario de la llegada de concejales verdes a los ayuntamientos vascos

Gaur, maiatzaren 24a, urtebete igaro da herri-hautagaitzak Estatuko hainbat udal eta erkidegora iritsi zirenetik. Euskadin gauza bera gertatu zen milaka hautesleei ezker, haiek beraiek sistemaren aldaketa aukeratu zutelako, hiritarrengandik hurbilen dauden instituzioetatik hasita.

Urtebete geroago, EQUO Euskadik poza adierazten du hauteskunde horretan hautatuen artean bederatzi zinegotzi berde zeudelako, eta arestian beste bat sartu da Eibarko Udalean. Emaitza gogotsu hau EQUOko jendeak ahalbideratu zuen, bere lan nekaezinari esker hainbat udal-hautagaitzetan, esaterako Irabazi, UdalBerri edota Errenteria Irabaziz.

Azken asteburu honetan Austrian gertatu den moduan, hiritarrok gero eta konfidantza handiagoa daukate politika berdeetan, gizarte justua, demokratikoa eta iraunkorra sortzeko modukoak direlakoan. EQUOko zinegotziek egunero egiaztatzen dute politika egiteko kapazak direla, konpromezuz, zintzotasunez eta zentzudunez.