EQUO Euskadik bat egingo du sindikatuen “benetako industria politika baten aldeko” mobilizazioarekin, larunbatean 23an Bilbon

Datorren larunbatean, apirilaren 23an, euskal sindikatu nagusiek guztion arteko manifestazio bat antolatu dute Bilbon, “Gure Industriaren Defentsan – Por una Política Industrial Real“ lelopean, arestian gertatu diren Sestao eta Zumarragako altzairu-fabriken itxieren aurka, baita gai honi buruzko elkarrizketa sozialerako mahai bat eskatzeko ere.

EQUO Euskadik bat egiten du mobilizazio honekin, krisialdi industrial eta ekonomiko honen azpian gizon-emakumeen zorigaitz itzela eskutatzen delako. Hainbat euskal eskualdetan, ehunka pertsonak ikusi dute mehatxupean bere lanpostua eta bere betiko bizimodua. Ikuspegi honen aurrean instituzioek ezin dira baliatu egoera globalaz. Behartuta daude hiritarron aldarrikapenei erantzuna ematera.

Dena den, EQUOk gogorarazi nahi du euskal industriak jasaten duen krisialdiak sistema ekonomiko jasanezinaren erortzearen ikurra baino ez dela. Gure sistema honetan, globalizazioa eta hazkunde etengabea nagusi direla, enpresarien etekina beti dago pertsonen lan-eskubideen eta planetako baliabide murriztuen gainean.

Hori dela eta, EQUOk industria-politika berri bat nahi du Euskadin azpiegitura industrialaren eraldaketa bultzatu ahal izateko, beste eredu modernoago, malguago eta iraunkor baten aldekoa, munduko industria osoa mehatzatzen duen gainprodukzioari aurre egiteko gai izango dena. Aldi berean, premiaz martxan jarri behar ditugu planak sektore iraunkorrak garatzeko, hauen artean energia berriztagarriak, eraikuntzaren berriztapena, hondakinen kudeaketa edota agroekologia. Sektore horiek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko kapazak dira, datozen urteotan euskal industrian seguruenez sortuko diren soberako langileak hartzeko aproposak.