Eusko Jaurlaritzak jendearentzako argibideetara atera du bere Euskadi 2025 Energia-Estrategia. Dokumentu horretan datozen hamar urteetarako euskal energia-politikaren ildo nagusiak ezarri ditu.
EQUOren iritziz, euskal altzairuaren sektorearen krisialdiek edo petrolioaren prezioen gorabeherek argi eta garbi adierazi dute Euskadik beste energia-sistema batera jo behar duela nahitaez, ahalik eta azkarren. Eta sistema berria iraunkorra, eraginkorra eta zeentralizatugabea izan behar da, petrolioa bera, energia nuklearra edo fracking aukera zaharkituen ordez. Leire de Diego, EQUO Euskadiko bozeramailearen hitzetan, “datorren hamarkada gakoa dugu gure herriaren energia-transizioari ekiteko”.
Zoritxarrez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Euskadi 2025 Energia-Estrategiak uko egiten dio behar horri, energia berriztagarrien ekarpena murriztuz, 2025ean kontsumituko den energia osokoaren %16tara jaitsiz, Europar Batasunak eskatzen duen %20etik ere. Aitor Urresti-k, ingeniariak eta EHUko irakasleak, EQUO Euskadiko Energia-Taldearen lana koordinatu duenak, “proposamen hau ez dator bat gure ekonomiak duen beharrekin, energia-aurrezpen politikak hain zuzen ere; baina, horretaz gain, Euskadik klima-aldaketa eragiten duten jaulkipenak murrizteko egin behar duen lana oztopatzen du”.
Arrazoibideen dokumentu osoa hemen aurkituko duzue.