Alderdi ekologistak animaliak babesteko legea hala nola Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena urratu direlako bi salaketa administratibo, eta animalienganako tratu txarrengatik salaketa penala ere aurkeztu ditu.
Equori sare sozialetan partekatzen ari den bideo bat bidali zaio. Hontan, behin eta berriz borrokara bultzatzen diren bi aharien irudiak ikusten dira. Animaliak buru-hezura eta adarrak bata bestearen contra etengabe ari dira, ahuldu arte. Borroka Azpeitiko zezen-plazan antolatua izan zen non Bilduk arabateko gehiengoa duen.
Monika Monteagudo, EQUO-KO bozeramalearen hitzetan, bideoan ez da borrokaren bukaera ikusten, ez dakigu nola bukatu zuten animali hauek. Jaso dugun beste informazio baten arabera, Azpeitian ohikoa den jarduera baten aurrean gaude. Honelako espektakuluak ez dira onargarriak gaur egun. 2016.urtean sufrimendua dibertimendu moduan erabiltzen duten halako iharduerak bultzatuak izatea anakronikoa da. 1997ko Amsterdam-eko Europear Tratauak, ornodun animaliaei sentsibilitate fisiko zein psikologikoa onartzen dizkie, sufrimendua, mina eta larritasuna sentitu baitezakete.
Jose Enrique Zaldívar Laguía, AVATMA-ko (Asociación de Veterinarios Abolicionistas de la Tauromaquia y del Maltrato animal) lehendakariarekin kontsultatu dugu eta bere iritzia atxikitzen dugu.