Otsailaren 13an hasi eta hilabete batean zehar, EQUO Euskadi alderdi politikoak herritarrei zabalduriko lan-jardunaldi batzuk egingo ditu, etorkizunera begira Euskadin nolako marko politikoa nahi duten eztabaidatzeko, hura alderdi berdearen programaren oinarri izateko hurrengo hauteskunde autonomikoetan.
Lan jardunaldiek hiru hiriburutan izango dute lekua otsailaren 13, 21 eta 28an. Bertan, erabakitze-eskubidea, euskal erakundeen egitura eta bere eskumen-banaketa, eta euskal herritarrei dagozkien eskubideak eta ardurak bezalako gai nagusiak landuko dira, baita gaur egun Gernikako Estatutuarengatik zehazturiko marko politikoak aldaketaren bat izanez gero, etorkizunean herri honek oinarritzat izango dituen ekonomia, gizartea eta ingurumenari buruzko politikak.
EQUOren eredu politikoaren lanketak konferentzia politiko batekin izango du amaiera martxoaren 12 eta 13ko aste bukaeran. Bertan onartuko da ere hurrengo hauteskunde autonomikoetarako programa.