EQUO Euskadik, azken asteetan Erkidegoan kalamuaren aldeko elkarteek bizi izan duten zirikatzeak eta itxierak salatzen ditu

Azken asteetan hainbat miaketa eta esku-hartze egon dira Euskadiko kalamuaren aldeko elkarteetan. Miaketa hauetan, normalean, elkartearen batzorde-zuzendaritzari  leporatzen diote osasun publikoaren kontrako delitua, eta segidan elkartearen itxiera. Abuztutik hona, Gasteizen bakarrik hiru elkarte itxi egin dira jadanik.

Jokaera honen abiapuntua izan da, uda honetan, Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Epaimahaiaren epaiak kalamuari buruzko ikerketa- eta erabiltzaileen Ebers Bilboko elkartearen arduradunak kondenatu izanak ekarri du. Hasiera batean Bizkaiko Auzitegiak libre utzi zituen, baina azkenean, Auzitegi Goreneko Fiskalaren errekurtsoaren ondorioz, kondenatuak izan dira. Epai honek ez du jurisprudentziarik eragiten, baina, hala ere, Euskadiko Fiskaltzak erabili du, kalamuaren aldeko elkarteen aurkako kanpaina abiarazteko.

EQUO Euskadik Fiskaltzaren jarrera salatu nahi du, debekatze-politika zaharkituak eta eraginik gabeak iraunarazten dituelako. Neurri horiek kontsumoa geldiarazteko edo deuseztatzeko ezgauza izan dira, eta mafiei eta merkatu beltzari bakarrik egin die mesede.

Eusko Jaularitzako Drogamenpekotasuneko Behatokiko X. informeak ematen dituen datuen arabera, 15 eta 64 urte arteko euskal herritarron %7ak, azken hilabetean kalamua kontsumitu egin du, eta %2 batek egunero hartzen du. Hauetako askok produktu seguru eta kalitatezkoa kontsumitze aldera elkarteetara jotzen dute, modu arduratsu eta normalizatu batean, autogestionatua eta legala. Ez dugu ahaztu behar, minbizia, min kronikoak, fibromialgia eta abarreko gaixotasunak duten pertsonak, elkarte hauetan laguntza aurkitzen dutenak. Elkarteen itxierak merkatu beltzera butzaraziko die berriz.

Alderdi ekologistak gogorarazi nahi du, laster argitaratu beharko litzatekeen Menpekotasuneko Legean, Eusko Jaularitzak elkarte hauek arautzeko konpromisoa hartu zuela, elkarteek beraiek eskatu zuten bezala. Ekintza hau, eta azken urteotan legeztatzeko eman den norantzarekin batera (Portugal, Uruguay, California edo Colorado, besteak beste), Fiskaltzak hartu duen erabakia oraindik eta ulertezinagoa bihurtzen dute.

EQUO Euskadiren ustez, Fiskaltzak NBEk eman dituen azken gomendioak betetzearen aldeko jarrera hartu behar du. Droga- Politikeei buruzko Batzorde Orokorrak, 2014ko bere txostenean, esan duenez “gaur egun legez kontrakoak diren drogen merkatuak arautu eta legeztu ahal izateko egiten diren saiakuntzan ahalbideratu eta bultzatu egin behar dira, marihuanatik hasita”.