Pasaden larunbatean Gasteizen izandako EQUO Euskadiren Batzarrean alderdi ekologistak aho batez onartu zuen 2015erako aurrekontua. Bertan jasotzen diren sailen artean %20a alderdi berdearen balioak partekatzen dituzten ekimen sozialetan inbertitzea adostu da. Honela, EQUO Euskadik erakundeetan egotea aprobetxa nahi du gizartearen eraldatzea bermatzeko elkartze-sareen bidez. Leire de Diego, EQUO Euskadiko bozeramailearen hitzetan, “euskal elkartze-sarearen bidez lan handia egiten ari da gizarte jasangarriago baten alde, planetaren mugak errespetatzen dituena. Ekimen honekin gure berme politiko eta ekonomikoa erakutsi nahi dugu. Bereziki laguntza ekonomikoa eman nahi dugu, gure herrialdeko mugimendu sozialek jasan duten murrizketen ondoren”.
Honez gain, EQUO Euskadiren Batzarrak Gasteizeko egoitza mantendu eta hobetzea, EQUOren tokiko- eta eskualde-taldeei laguntza ekonomikoa ematea, alderdi ekologistaren lanaren hedapena bultzatzea eta EQUO Federaleko hautatuen sareari diru-hornidura eskeintzea erabaki du. EQUO Euskadiko Batzarrean Juan López de Uralde egon zen, EQUO Federaleko bozeramailea eta hurrengo abenduaren 20ko hauteskunde orokorretarako hautagaia, baita Florent Marcellesi ere, EQUOren bozeramailea Europar Parlamentuan eta 2016an eurodiputatua izatekoa dena.