EQUO Euskadi alderdi ekologistak hurrengo ostiralean, azaroak 24, ekitaldi politikoa antolatu du “hainbat udaletxetan dauden zinegotzi berdeen eskutik Euskadiko Udal politika berdeei buruz” hitz egiteko. Ekitaldian, “Udal Politika Berdeak Euskadin” izenpean, Florent Marcellesi (EQUOko bozeramailea Europar Parlamentuan), Carmen Muñoz (Bilboko zinegotzia Udalberri-Bilbao en Común-ekin), Loïc Alejandro (Irabazi Donostiako zinegotzia) eta Oskar Fernándezek (Irabazi Gazteizko zinegotzia) parte hartuko dute, bete batzuren artean.
Leire de Diego, EQUO Euskadiko bozeramailearen ustez “gaur egun Euskadin EQUO hainbat udaletxetan gaude, eta momentu aproposa da udal politikei aldaketa berdea emateko, besteekin bat lan egiten”. De Diegok jarraitu du “horregatik EQUOtik gondidapen irekia egiten dugu jardunaldietara etortzeko eta gurekin lan egiteko. Gero eta argiago dago beharrezkoa dela ingurunea kontuan hartzea politika egiterakoan.” EQUO Euskadiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “oso pozik gaude gai garraintzitsuei buruz – TTIP, Dieselgate, COP21… eta abar- aditua den pertsona gurekin izatearekin. Florent eta gure zinogotziekin batera ikusiko dugu nola egokitu udal politiketan gai handi guzti hauek.”