EQUO Euskadik Henriette Reker-ekin bat egiten du, eta portaera xenofoboei uko egiten die

EQUO Euskadik Alemaniako Colonia hirian alkatetzarako hautagia den Henriette Reker eta bere laguntzaile batzuek jasan duten erasoa errefusatzen du, eta bere elkartasuna eta laguntza eskaintzen die hautagaiari eta  Die Grünen alderdi berdearen euren anai-arrebei, hautagaitza horretan partaide direlako.

Euskadin oso ondo dakigu indarkeriak konpontzen duena baino arazo gehiago sortzen dituela. Hori dela eta, EQUO Euskadi indarkeria-mota guztien aurkakoa da, baita mezu xenofobo eta intoleranteetan ezkututa dauden kontrakoa ere. Alderdi ekologistaren bozeramailea den Monika Monteagudoren hitzetan “instituzioen edota alderdi politikoen arduradunek kanpotik etorritako pertsonei buruzko mezu faltsuak botatzea jokaera arduragabea da” eta, Monteagudo-ren iritziz, “mezu horiengatik, nork edo nork bere arazo pertsonalen errua botako die egoera kaskarragoa dauden beste pertsonei, eta hori bidegabea eta baztergarria da.”

Leire De Diegok, EQUO Euskadiko beste bozeramaileak, bidali du “EQUOko laguntza osoa, bai Henriette Reker-i, baita beste zaurituei eta Die Grünen (Berde Alemaniarrak) alderdiko gure anai-arrebei, une gogor hauetan.” De Diegok azpimarratu duenez, “xenofobiak ez du lekurik gure gizartean. Pertsonak eta politikoak bezala, gure indarrak eta behar diren baliabideak jarri behar ditugu hala izan dadin, ez dugu aspaldian gertatutakoa berriro ikusi nahi”.

Alderdi ekologistak jendea gonbidatu du ixilik ez geratzeko gertaera latz hauen aurrean, eta xenofobiaren aurka agertzeko animatzen ditu, bai bere inguruan edota giza sareetan.

#XenofobiarikEz #NoALaXenofobia