Equo gipuzkoak aterpetxeak gauez irekita mantentzea eskatzen du urteko 365 egunetan

EQUO Gipuzkoak, europear alderdi berdeko gure lurraldeko erreferentea, Irabazi ekimeneko partaidea denak, gaueko aterpeen itxierak kalean gaua pasatzera behartuta dauden pertsonen kopurua handitzea dakarrela dio, era berean egoera honetan dauden pertsonengan inpaktu psiko-sozial handia sortuz. Hau dela eta, Administrazioei eskatzen die “errekurtso hauek urtero 365 egunetan martxan mantentzeko beharrezkoak diren baliabideak 2016.urteko aurrekontuetan barneratzeko”

EQUO-k, gizartearen beste hainbat populazio taldeak bezala, etxerik gabeko pertsonak krisialdi ekonomiko honen biktima eta protagonista direla dio eta herritarrak egoera honekin konsziente izatea nahi du.

Udal gaueko aterpearen aurrean, Monika Monteagudo, EQUO Gipuzkoako bozeramaleak, EAE-ko etxerik gabeko pertsonen zenbaketan, 2014.eko urriko azkeneko datuen arabera, Donostiako kaleetan gaua pasatzen zuten 87 pertsona kokatu ziren. “urtean zehar zifra gorabeheratsua da hau, baina uda garaian gehiegizkoa, Abuztuan konkretuki, Gaueko Udal Aterpea ixten den hilabetean. Errekurtso honek 32 pertsonentzako kapazidadea dauka. Elkartasunak ez du oporrik hartzen.”

Era berean, pertsona erabiltzaileen gehiengoak errekurtso hau erregularki erabiltzen duela eta Gaueko Aterpearen itxierarekin beraien erreferentzi-tokia hala nola profesionalekin duten harremana, urte osoan zehar landutakoa, galtzen dutela gogorarazi dute.

Zorionez, ezin bada kasu guztietan, bai askotan, gizarte zerbitzuak pertsona hauek gaua kalean pasatu behar ez izateko errekurtsoak bilatzen saiatzen dira, era honetan hasi dituzten prozesuak jarraituz. “Gaueko Aterpearen erabiltzaileak direnentzat positiboa den egoera hau errekurtso honetan tokirik izan ez dutenentzat negatiboa bihurtzen da, beste errekurtsoetara sarbidea galtzen baitute” egiaztatu zuen Monteagudo-k.

Mikel Rodriguez-ek, Errenteriko zinegotziaren hitzetan “Gure herrian antzerako egoeran gaude, Gaztelutxo Udal aterpea, hiru hilabetero hirutan gaua pasa daitekeen toki bat izanik, Uztaila eta Abuztuan itxi egiten da, kalean gaua pasa behar duten pertsona kopurua handituz”.


https://www.facebook.com/pages/Equo-Gipuzkoa/232810923424892