Gaur goizean, IRABAZI Gasteiz-ko Batzarrean erabaki diren lan-ildo nagusiak aurkeztu ditugu. Politika ezkertiar, ekologista eta feministekin Vitoria-Gasteiz solidarioago, bidezkoago eta sozialago eraikitzeko balioko dutela uste dugu.
• Gure hirian inork jan gabe egotea ezin da. Arazo hau konpontzeko larrialdi plan baten garapena proposatuko dugu non jantoki publikoak ahalbidetzea behar izanez gero eta udal baliabideak erabiliko dira.
• Gasteizen etxebizitzarako eskubidea eskubide subjektibo bat da: Bere etxetik kaleratua izan den edonorentzat berehalako udal baliabideak.
• Pobrezia energetikoaren aurka borrokatuko dugu. Baliabide ezagatik inork elektrizitate, gas edo ur gabe gelditzerik ez.
• Vitoria-Gasteizko ez ditu udalak kaleratzeak egiten dituzten banku erakundeekin lankidetza hitzarmenak izenpetuko.
• Udaletxetik edo enpresa kontratistatik ez da inor lanetik egotziko arrazoi ekonomikoengatik
• Edozein pribatizazio prozesua etetea.
• Langabeziaren aurka borrokatuko dugu, enplegu duina bultzatuz.
• Gure ingurumenaren eta animalien eskubideen babestea.
• Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala gizarte justu eta bidezkoago bat lortzeko oinarri gisa.
• Gorroto eta xenofobiaren aurkako kulturarteko bizikidetzaren eraikuntza.
• Vitoria-Gasteizko Udaletxetik Garoña eta fracking-en aurkako oposizioa.
• Hurrengo gaiei buruzko ikuskaritza publiko bat exijituko dugu: Udal zorra, Enpresa pribatuekiko kontratuak, Udal ondarearen salmenta operazioak eta lur publikoaren transferentziak.
IRABAZItik lan-ildo hauek beharrezkoak dira hiri eredu berri bat lortzeko, horrela, gasteiztar guztiek oinarrizko beharrak izango dituzte. Alkateari eskatzen diogu parte hartze prozesua irekitzeko aldedi politiko guztiekin. Tokiko Gobernu Batzordea irekita izan behar da.