EQUO proiektu politikoak politika egiteko era berriaren aldeko apostua egin du hasieratik, hautagai-zerrenda itxiak eta goi-karguek ezarritako erabakien aurrean, gardetasunaren aldekoa eta jendeari ahotsa emateko prest. Jokaera hori, bere barne-prozesuetan dagoeneko erabiltzen dutela, erakundeetara eraman nahi dute ere bai. Horren adierazgarri, alderdi ekologistak primarioak ireki ditu hiritartasun osoari lehen ere.
Halako prozesua erabiliko dute hurrengo hauteskunde orokorretarako hautagai nagusia aukeratzeko. Edozeinek, EQUOren afiliaturik ala ez, primario hauetarako hautesleen erroldan sartzeko izena eman ahal izan du. Gainera, edozein afiliatuak edo zaleak hautagai izateko aukera izan du. Azkenean, hiru lagun izan dira hautagai: Juantxo López de Uralde eta Rosa Martínez, gaur egungo bozeramaile federalak, eta Ramón Claver.
Kanpainako egun batzuk igaro ondoren, gaur asteartea, ekainaren 23an hasi da bozketa, eta ostirala 26a arte iraungo da. Horretarako “on line” plataforma erabiliko da. Interneten sartzeko zailtasunak dauzkatenen parte hartzea errazteko, lurralde guztietan leku publikoetan bertan bozkatzeko mahaiak antolatuko dira ere bai. Euskadin leku horiek izango dira:
-
Araban: EQUOko egoitzan (Vitoria-Gasteizko Heraclio Fournier, 18 behea), osteguna 25ean, 10:00etatik 11:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara.
-
Bizkaian: Okapi Taberna (Bilboko Belostikale, 26 behea), asteazkena 24an, 10:15etatik 12:15etara, eta osteguna 25ean, 18:30etatik 20:30etara.
-
Gipuzkoan: Koh Tao Taberna (Donostiako Bengoetxea kalea, 2, Gipuzkoako Enparantzaren ondoan), asteazkena 24an, 10:00etatik 12:00etara, eta osteguna 25ean, 18:00etatik 20:00etara.