EQUO Euskadik eta Ezker Anitza-IUk prozesu konstitugile politiko, ekonomiko eta sozialera lotutako erabakitze-eskubidea defendatzen dute

Gure Esku Dago ekimenak egin duen Euskadi eta Nafarroako hiriburuetan elkarretaratzeko deialdiaren inguruan, EQUO Euskadik eta Ezker Anitza-IUk honako printzipioetan oinarritutako euskal gizartearen erabakitze-eskubidea defendatzen dute:

– Erabakitze-eskubidea norbanakoari dagokion funtsezko bide demokratikoa da; norbanakoak dira bere elkarbizitza-markoa aukeratzeko ahalmena izan behar dutenak, parte-hartze prozesu aktibo, zuzen eta horizontalen bidez. Gakoa ez da soilik erabakitzea, oinarritik eraikitzea baizik.

– Zentzu honetan, Gure Esku Dago plataformak planteamendu oso zehatza eta partziala egiten du, Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko erreferendumera zuzendutakoa, Katalunian edo Eskozian proposatutakoen antzera. Proiektu hori bidezkoa da, baina Euskadik aurrez aurre dituen erronka politiko, ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko ez du balio. Erabakitzeko eskubidearen gauzatzea etorkizun libreago, justuago eta duinagoa dakarkigun Prozesu Konstituziogile baten bukaera izan behar du.

– Gainera, erakunde sinatzaileen ustez kontsulta-prozesu hau sentsibilitate nazional ezberdinen elkarbizitza anitzaren itun batean oinarritu behar da, gizartea bloke identitarioetan zatitzea saihesteko; euskal gizartearen kohesiorako arriskutsua dena.

Guzti honengatik, EQUO Euskadik y Ezker Anitza-IUk ez dute, kolektibo bezala, “Gure Esku Dago” ekimenarekin bat egingo, bultzatu duten lana errespetatzen badute ere, euskal gizartearen aniztasunaren parte baitira.