IRABAZI Ganar Gasteiz apuesta por la intervención de cada barrio en su propio diseño integral

Auzo bakoitzaren dinamismoa berreskuratzen dituzten neurri integratzaile eta iraunkorrak landuko dira.

IRABAZI Ganar Gasteiz-entzat auzo bakoitzeko errealitatea eta premien zuzeneko ezagutza duten auzotarrek beraiek aktiboki eta era erreal batean parte hartu behar dute bere hirigintza diseinu integralean eta beren ekipamendu plangintzan. Honetaz gain, auzotarrek beraiek auzo bakoitzaren dinamismo, gizarte-bizitza, bertako merkataritza eta zerbitzuak berreskuratzeko programetan parte hartu behar dute.

Hori dela eta, Irabazik biztanleen parte-hartze mekanismo eraginkorrak, Gizarte Kontseiluak eta Lurraldeko eta Sektore Kontseiluez aparte, sustatuko ditu horrela auzokoen eskariak entzuteaz gain erantzuteko. Prozesu hauek benetako beharrizanekin bat datorren hiri eredu batean lan egiten baimenduko dute, eta ez orain arte bezala non PP eta aurreko gobernuekin alderdien interesetan garatu diren, beharrezko gizarte onespenarekin kontatu barik.

Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaia ,Oscar Fernandez, hitzetan “gure hiria azken hamarkadan jasandako hirigintza basatia dela eta, hiria andeatu eta Arkaiate edo Aretxabaleta gisako uharteak sortu ditu. Gure betebeharra zona horiek urbanizatu eta oinarrizko zerbitzuak ezartzea da. Baldintza horiek betetzen ez diren bitartean, inguruko auzo horien auzotarrentzat OHZ zergaren %50eko murrizketa proposatzen dugu”. “Horrez gain, Plan Orokor berrikuspenean urbanizagarriak diren eremuen desklasifikatzea eskatzen dugu eta Errekaleor auzoaren birgaitze integrala planteatzen dugu”, gehitu du Oskar Fernandezek.

IRABAZI Ganar Gasteiz-ek hirigintza integratzaile eta iraunkorraren aldeko apustua egiten du.  Hiri trinko baten alde egingo dugu lan, etxebizitza berrien eraikuntza eta hiri hedapena saihestuz eta auzo zaharrenetako eraikinen birgaitzea sustatuz. Kontsumo gutxiko etxebizitzen auzoak hornitzeko aspektu bioklimatiko eta energetikoak –isolamendu termiko eta akustikoak eta ura aurrezteko sistemak- zainduko dira.

Neurri hauek, egungo ekipamenduaren erabilera optimoari zuzendutako beste neurriekin batera –funtzio anitzeko espazioak sortzen- auzo horietara egoiliar berriak erakarriko dituzte, “urre auzoen” biztanleria gaztetzea ahalbidetuz.

IRABAZI Ganar Gasteiz-entzat neurri hauei adierazleek gabezia gehiago erakusten duten auzoetan lehentasuna eman behar diete.

Garraio lineak hobetzeko edo zabaltzeko garaian, auzo periferiko mugikortasunari arreta berezia jarriko da eta hiri-baratzeak eta nekazaritza-parkeen aisiako erabilera eta erabilera produktiboa bultzatuko da. Hiriaren diseinuak autonomia pertsonala zailtasunak dituzten pertsonentzat irisgarritasun-irizpideak bete behar du. Ekintza horiek guztiek Gasteizko auzoen arteko kohesio soziala erraztuko dute.