Irabazik lan egingo du Gipuzkoako gazteria emigratzera derrigortu ez dadin

2015-05-06_notaDePrensa_encuentroEstudiantes

?????????????????????????????????????????????????????????

 

Irabazik lan egingo du Gipuzkoako gazteria emigratzera derrigortu ez dadin

Irabaziren foru aldundiko hautagaia, Arantza Gonzalezek, “instituzioetatik lan egingo dutela gazteekin bat, gazteak ez daitezen emigratzera derrigortuak sentitu” dio.

Gonzalez-ek adierazpen hauek egin ditu gaur goizean Donostiko EHU-ko kanpus-ean,Ikasle Ekintza ikasle sindikatuarekin izandako bilera batean, non Loic Alejandrok, Donostirako hautagaiak, parte hartu due ere.

Bilera honetan ikasleek beraien zalantzak helarazi dizkiete hautagaiei, 3+2 dekretuari buruz. Honek suposatzen bait du bakarrik familia dirudunetako semeek parte hartu ahal izango dutela goi mailako hezkuntzan.

Halaber beraien kezkak aipatu dizkiete, egunero ikusten bait dute nola karrera aimatzen duten ikaskideek
kanpora joan behar dira hemen lan aukerarik ez dituztelako, edo baldintza txarrak dituelako geratzen direnak.

Gonzalezek eta Alejandrok, “udaletxeen eta foru aldundiaren eskumenak urriak direla arazo hauetan azaldu dute, baina hala ere beraien programek lan banaketa neurriak eramaten dituztela esan diete. Langileen lanaldiaren murrizketa boluntariorako eskubidea bezalako neurriak, edo kontratazio publikoan lan-horduen sakabanaketa sustatzeko klausulak eta diru laguntzak. Laguntzak ere gazteak kontratatzen dituzten enpreseei, bai aparteko orduak ezabatuz, baita lanaldien murrizketen bidez”.

Honetaz aparte, Gonzalez-ek ere jakinarazi die bere egitarauan arazoak dituzten 16 urte-tik gorakoentzako programak martxan jartzeko neurriak badaudela. Aparteko ardura jarriaz desabantaila soziala duten gazteengan.

Irabazik gazteentzako aterpetxeak, tailer okupazionalak, lan eremuak eta beste hainbat jarduera sustatuko ditu. Hauek Naturarekiko errespetua, pertsonen arteko kontaktua eta asoziazionismoa sustatuko dute gazteen artean.

Udalerri mailan, Irabazi Donostiak etxebizitza berregituratze baten beharra ikusten duela gogorarzi du
Alejandrok, “gazteen emanzipazioa etxebizitza merkeagoekin posible egiteko helburuarekin”, beste helburuen artean. Unibertsitaterako sarrera erreztu nahi da ere, ostatu hurbilagoak eraikiz eta mobilitatea erraztuz populazioaren zati honentzat.

Amaitzeko, Gonzalez-ek “gazteentzako burujabetza proiektu bat eraikitzeko garaia dela” azpimarratu du:

Diskriminazioarekin apurtu dezana.

Lan duina eta langileen eskubideak errespetatzen dituena.

Etxebizitza duin bat eskuragarri izatea bermatzen duena.

Osasuna unibertsala ,publikoa eta doakoa delarik.

Irakaskuntza laikoa, zientifikoa eta kalitatezkoa izanez.

Eta aisialdia ez merkantilizatua, duina eta parte hartzaile bat izaten.