Hedabideetan ikusgarritasuna galdu arren, etxegabetzeak Euskadiko herritar askoren bizitzetan eragin larriak dituen ezbeharra izaten jarraitzen du. Gaur egun hilean hirurogei etxegabetze baino gehiago egiten dira, gehienak Kutxabank-ek agindutakoak, erakunde publikoek ere (Alokabide, esaterako) parte hartzen duten arren.
Gizarteak erantzunak eskatzen ditu. Administrazio Publikoei pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoera larrian bizi diren familia askoren egoera leuntzeko neurriak eskatzen die, etxegabetuak izan diren edota izateko arriskuan dauden familiak. Hipotekengatik kalteturikoen plataformak – Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak stop eta IRPH Stop-ek, egoera hauei aurre egiteko proposamen konkretuez osatua dagoen dekalogo bat aurkezten dute. Eragile hauek, alderdi politiko eta hauteskunde taldeei dekalogo honetara atxikitu daitezela eskatzen diete, bertan jasaten diren neurriak martxan jartzera konprometitzeaz gain.
EQUO Euskadi dudarik gabe dekalogo honetara atxikitzen da, baztertzea eta berdintasun ezaren aurkako politikekin bat egiten baitu. Bertan jasotzen diren neurri asko, alokairu sozialeko etxebizitzen parkeen eraikitzea edo pobrezia energetikoaren aurkako borroka EQUOren hauteskunde programako puntu klabeak dira. Eta EQUOk parte hartzen duen talde edo koalizio desberdinetan kontutan hartuak izango dira ordezkaritza nahikoa lortzen duen instituzio desberdinetan ezarriak izan daitezen.
EQUOk dituen baliabide guztiekin borrokatzen du justizia sozialaren alde. Horregatik dekalogoa bultzatu duten eragileek Euskadi mailan antolatuko dituzten kontzentrazio guztietan parte hartuko du.