EQUO Gipuzkoak Foru Aldundia hiri hondakinen zabortegi berria.

osinbeltz--575x323

 

Zestoako herritarrak keztatuta jarraitzen dute bertan zabortegi kontrolatu baten kokapena dela eta. Gipuzkoako Aldundiak egindako aukera desberdinen ikerlana aztertu ondoren, EQUO Gipuzkoak bertan hiru kokapen posible baino ez direla aztertzen nabaritu du, hirurak Zestoatik gertu, eta antzarik ez duten guneak elkarrekin konparatzen direla, ikerlanaren ondorioak baliogabetuz. Lurrazpiko akuifero ugari  egotea, aukeratutako harrobia Urola ibaiaren eta Zestoako hirigunearekiko hurbiltasunarekin batera, arrazoi nahikoa dira gune honetan zabortegia ez egitea aholkatzeko.

Egoera honen aurrean EQUO Gipuzkoak mota honetako instalazioarentzako kokapen egokienen analisi inpartziala eskatzen dio Aldundiari. EQUOk ikerlan zorrotz batek aukera gehiago kontutan hartu beharko lituzkeela uste du, hondakinak sortzen diren tokitik hurbil dauden harrobiak edo degradatutako lekuak lehentasunezko aukeratzat hartuz. Alderdi ekologistak geologieta ingurumenikuspegitik egokien diren tokien analisi zehatz batek akatsen arriskua gutxituko duela uste du, enplegu verdea sortzen laguntzeaz gain.

Beste alde batetik zaborkudeaketarako instalakuntza berriak ezartzeak eztabaida sozial handiak sortzen dituzte. Horregatik EQUOk uste du analisi hau hiritarren kontrolpean egon behar dela, behar diren mekanismoak jarriz partehartze soziala bermatzeko.

Azkenik, argi eta garbi dago hondakin hoberena sortzen ez dena dela. Hondakinen kudeaketarako bere proposamenean lehentasuna ematen dio jatorriko murrizketari eta ontziak berrerabiltzen utziko duten sistemen ezarpenari, adibidez “Retorna” sistema, eta horrekin batera inbertsio handiagoa kontzientziazioan eta hezkuntzan. Hala ere, egungo errealitateak irtenbide bat eskatzen du gure lurraldean sorturiko zaborrei. Baldintza hauetan hobe da zabortegi kontrolatu bat errauskailua baino, gaur egun EAJak mehatxatzen duen posibilitatea. Erabaki hauek gure lurraldearen etorkizunean eraginadaukate, beraz analisi serioa eta epe luzekoa behar dugu.

img_aitzgorri00