IRABAZI-GANEMOS DONOSTIA

[wpvideo WHatI3IJ]

Irabazi Donostiaren helburua plataforma sozio-politiko bat lortzea da, bere printzipioak partaidetza irekian, horizontalean, parekotasunean eta dibertsitatean oinarritzen direlarik. Sigletatik haratago, bizi dugun egoera aberastasuna gutxi batzuen esku kontzentratzea helburu duen politikaren ondorio dela pentsatzen dugun orok, eraldaketa bat lortzeko asmoa dugu, politika hau gehiengo baten eta planetako baliabideen sakrifizioarekin bat baitator.

 

Horrela, Irabazi-Donostia osatzen dugunok ondoko printzipietan bat egiten dugu:

 

Demokrazia: Irabazi Donostiako partaide guztiok berdintasun maila berean gaude, printzipio orokor moduan protagonismoa eta prozesu guztian gehiengoen partaidetza ditugularik: funtzionamendua; programa egitea; kandidaturen hautaketa.

 

Gardentasuna: Irabazi Donostiak gardentasun osoz jokatzen du, prozesu osoa publikoa izanik.  Hautagaiek herritarren kontrola izango dute, eta Iniziatiba sozial eta politikoko partaideek demokratikoki onarturiko kode etikoa errespetatu beharko dute.

Partaidetza: gune deliberatzaile errealak ziurtatzen dira, bai presentzialak baita on line modukoak ere, irekiak izango direlarik izena emana duten partaide guztiei, ideiak adostu aurretik, konsentsu bidez edo eta azken instantzia gehiengoaren printzipio demokratikopean.