EQUOk 2015eko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen du

Oroitzapenezko egun batzuen ospakizunak beste zentzu bat hartzen du bere aipamena nabaria bihurtzen denean, gaurkotasunarengatik. Askotan gertatzen da Nazioarteko Emakumeen Egunarekin. Iaz, Gallardon ministroak ezarri nahi zigun Abortoaren Legearen aurreproiektuarekin geundela, ospakizuna heldu zen. Aurten ere PP-ren politiken aurka gabiltza emakumeen aurkako ugalketa- eta sexu-eskubideen alde. Ez diete giza eskubideei ezta emakume ahulenen (16-17 urte bitartekoen) beharrei erreparatzen, hauek baitira beraien bizia arriskuan jartzen dutenak NBE-ren eta Estatu-Kontseiluaren txostenen kontra.

Hauteskundez beteriko 2015-eko urte hau azpimarratzekoa izan behar da emakumeen berreantolaketan, gizartean nahiz politikan, geu garelako arlo hauetan aurrerapauso bat eman behar dugunok, protagonistak izan nahi baldin badugu erabakiak hartzen diren lekuetan.

Aurtengo NBE-ren gaia, “Berdintasuna emakumezkoentzat, aurrerapena denontzat” momentu historiko honekin bat dator. Beste aldetik errealitatea datorkigu datuetan, indarkeria matxistaren kasuak, soldaten desberdintasuna, senitarteak zaintzeko diru-laguntza falta, ikusezintasuna… atzerakada nabarmenak dira, eta igarotako eta ustez gainditutako arazoetara eramaten gaituzte. Bapatean, lortu ditugun aurrerapausoak fikziozkoak iruditzen zaizkigu, eta inoiz baino erneago egon behar gara.

EQUO-ko Emakumeen Sarea-rentzat aldarrikapen hau inoiz baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu, bizitzaren alor guztietan. Krisi ekonomikoko urte hauetan emakumeok gure eskubideen urraketa sistematikoa jasaten ari gara. Gutariko askok eta, zorionez, gizon askok baita ere, berdintasunezko gizarte bat eskatzen dugu, horrela bakarrik lortuko dugulako gizarte justuago bat.

Testuinguru honetan aukera gehiago bilatzen dugu politikagintzan jarduteko. Ez ditugu bakarrik kuotetan edo ehunekoetan oinarritutako sistemez hitz egiten, baizik eta politikan emakumeen benetako presentzia bilatzeko neurriak:

  • Edonon ematen diren desberdintasunak begi-bistan izatea.

  • Gizartea eta erakundeak zainketaren erantzunkizun sozialean konprometitzea.

  • Erantzunkizuna partekatzeko neurri eraginkorrak martxan jartzea.

  • Genero-politika publikoetan parte-hartze, jarraipen, ebaluazio eta trebakuntzarako mekanismoak ezartzea.

  • Genero-indarkeriaren aurkako baliabideak bermatzea, benetakoak eta zehatzak.

  • Administrazioen konpromisoa indartzea genero-berdintasunarekiko arlo guztietan,  baita  programa politikoen aplikazioan.

  • Gizartean ezarrita dauden iritzi eta jarrera patriarkalak errotik kentzeko lan egitea, balio sozial berriak bultzatuz, kolektiboak  zein banakakoak.

  • Heziketa ereduetan genero-ikuspegia erabiltzea, programen, formakuntzaren eta material didaktikoen argitalpenaren bidez.

  • Emakumeak lan-mundura berdintasunez sarrera bultzatzea, soldata-desberdintasuna deuseztatuz, eta lana eta familiaren arteko adiskidetzea erreztuz.

  • Gizarte osoaren sexu- eta ugaltze-osasuna bermatzea eta babestea, jatorriaren, baliabideen edo adinaren arteko bereizketa egin gabe.

Emakumeak haien herrien eta komunitateen historian garapen eragile gisa jokatu duten paperari buruzko gogoeta egin behar dugu eta, ondorioz, erabakiak hartzen diren eremuetan gure presentzia erraz dezaten aldaketak exijitu behar ditugu.

Amaitzeko, EQUO Emakumeen Sare-tik egun Chile-ko lehendakaria eta NBE-ko Emakumeen zuzendari- ohia den Michelle Bachelet-en hitzak gogoratu nahi ditugu:

«Biztanleriaren erdiak duen potentziala ezin dugu ukatu jadanik. Munduak, emakumeek dituzten jakinduriari eta gaitasunari probetxu atera behar die. Arazoak elikadura segurtasuna, ekonomiaren suspertzea, osasuna edo bakea eta segurtasuna baldin badira, emakumeen parte hartzea beharrezkoagoa da orain, inoiz baino gehiago.»

Martxoak 8