EQUOk berresten du EAJ-ren errauskailuaren aldeko apostu berria “ez duela Gipuzkoako zaborren arazoa konponduko”

hiri_hondakinak

EQUOk berresten du EAJ-ren errauskailuaren aldeko apostu berria “ez duela Gipuzkoako zaborren arazoa konponduko”

Markel Olano hautagaiaren hitzetan, EAJ-ak hurrengo foru-hauteskundeetan irabaziko balu, badirudi hondakinen arazoarekin amaitzeko EAJ-ko estrategia errauskailuaren proiektua berpiztea izango litzatekeela, baita atez-ateko sistema Gipuzkoako herri guztietatik kenduko luketela eta ez zutela beste zabortegirik  zabalduko.

EQUO Gipuzkoak ez du horrelako adierazpenik ulertzen. Egia da EH Bilduk ez duela zaborren kudeaketa ondo konpondu, hondakinen zikloa ez baitute itxi. Hala ere, Markel Olanok tutik ere ez du esan hondakinen murriztapenaz edota berrerabilpenaz.EQUO Gipuzkoak gogorarazten du hondakin hoberena dela sortzen ez dena, eta ohartarazten du Gipuzkoan indarrean dagoen kudeaketa-plana ez dela onargarria orain Europar Batasunean, murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko asmo handiko helburuak ez badituzte aurreikusten. Helburu horiek guztiak hondakinen errausketarekin elkartezinak dira, EAJ-k ulertzen duen moduan, behintzat.

Ildo honetan EQUO Gipuzkoak errauskailu berriaren  xehetasunak eskatzen dizkio EAJ alderdiari. Olano hautagaiak argitu behar du zein enpresarekin ibili den harremanetan, zein zabor mota erreko litzatekeen errauskailuan eta, garrantzitsuena, nondik aterako duen dirua eraikitzeko eta kudeatzeko, Espainian orain errauskailu berriek ezin dutelako jaso inolako saririk elektrizitatea sortzeagatik. Honek esan nahi du gipuzkoar guztien zabor-tasak bikoiztu edo hirukoiztu behar izango dutela nahitaez.

Zestoako zabortegiaren kasuan EAJ-k EH Bilduri eskatu zaion bezala, eta azken hiru urtetan “atez ate aurkako” plataformak erabiliz, EAJ alderdiak kontsultak sustatu dituen bezala, orain EQUOk EAJ-ri ere berdin-berdina egin dezala eskatzen dio, errauskailuaren eraikuntzarekin. Hau da, gardentasun osoz jokatu eta herri kontsulta loteslea bidera dezala.

Amaitzeko EAJ-ren hautagaiak esn du haiek ez dutela zabortegirik zabalduko. Bainaerretzen diren hiru tona zaborreko bi tona zepa sortzen dira, zabortegi batera eramatekoak. Zein zabortegira eramatekoak, Olano jauna?