EQUOk Anoetako eraberriketa Europar Parlamentura eraman du

Azken urtarrilaren 5ean EQUO Euskadik salatu zuen Anoeta estadioa eraberritzeko lehiaketa publikoak Estatu-mailako laguntzei buruzko legediaren kontrako klausulak omen zituela. Gainera horrek erakusten du instituzioek Erreala bezalako erakunde pribatu bati faboreko tratua eman nahi diotela, estadioa 2033 urtea arte dohainik duelako, azken bi denboraldietan 65 milioiko etekinak izan arren.

Kontratuzko Errekurtsoentzako Atal Administratiboaren erabakiak, esleipena kautela-gelditzean, arrazoia ematen die EQUOri eta prozesu honetan iruzurra ikusi dutenei, lehiaketaren klausula bat, adibidez, adjudikazioduna behartzen duelako erabilera-eskubidea dohaina ematera Errealari, 2033 urtea arte.

Ildo honetan, pasa den urtarrilaren 27an EQUOk Europar Parlamentuan galdetu zion Europar Batzordeari ea baldintza-plegu hori legezkoa den, baita Euskadiko futbol-klubak jaso dituzten gainontzeko laguntza publikoak ere. Zehatz-mehatz, EQUOk Europar Batzordeko Lehiaketa-Atalari informazio interesgarria eraman dio Athletic Club-ek jasotako laguntzei buruz, San Mames Barria estadioaren eraikitze-prozesuan, zerga-laguntzei buruzko espedientean sartzeko.

EQUO Euskadik uko egiten die futbol profesionalak jasotzen dituen diru laguntza mota horiei. Onartezina da herritarron bizi baldintzak hobetzeko bideratu beharko liratekeen diru-laguntza publikoak, milioi askoko soldatak ordaintzen dituen erakunde batzuetara  bideratzea.