EQUOk poza adierazi du 90.000 sinadura lortu direlako Bizkaiko Aldundia bultzarazteko jardutera Erandion zaldiei emandako tratu txarren kasuan

Change.org plataformaren bitartez, eta EQUOk orain dela hilabete bat salaketa bat jarri ondoren, herritarren ekimen batek larogeita hamar mila sinadura bildu ditu Bizkiko Foru Aldundiari eskatzeko zerbait egin behar duela animalia horiek babesteko, bere jabeak emandako tratu txarrak ekiditzeko.

Pasa den abenduaren 9an EQUOk salatu zuen Erandion zaldi bat eta hiru poni   behera utzita zeudela. Animaliak larre batean zeuden, kate astunez lotuta. Kate horiek, zauri sakon irekiak eta zornatuak eragin dizkiete animali batzuri.

Alderdi ekologistak berriz eskatu dio Aldundiari animalia horiek konfiskatzea eta zaldientzako babes-zentru batera emateko, jabeak orain dela urte pare bat t’erdi hau bezalako beste gertaera batean sartuta egon zelako, eta asto bat hiltzen utzi zuen, albaitari-laguntzarik gabe. Tarte honetan animaliak egoera berean jarraitu dute, Aldundiak ezer egin gabe.

EQUOkidea den Ana Morenoren ustez, “jabeak, azken bi urte hauetan, tratu txar etengabeak eragin dizkie animaliei; beraz, Administrazioari eskatzen diogu animaliak konfiskatzeko, jabea zigortzeko eta ezgaitzeko, aurrerantzean animaliak edukitzeko. Ezin ditugu utzi zigorra jasan duten animaliak zigortzailearen esku. Aldundiak ezin du beste aldera jo, animalia hauekin azken urteotan egin duen bezala.

Moreno iritziz, “larogeita hamar mila sinadura biltzeak hilabete bakar batean, horrek esan nahi du gizartearen kontzientziazio-maila gora doala, eta instituzioek bide beretik joan behar dute, garai berrietara egokitutako jarduera administratiborako tresnak sortuz.