Orain dela urte bat antzeko operazio bat gertatu ondoren, EQUO Euskadik bere kezka azaltzen du berriz, atzo Guardia Zibilak ETAko presoen abokatuak atxilotzeko aurrera eramandako operazioagatik. Batetik presoek euren defentsarako abokatuak aukeratzeko daukaten eskubidea urratzen zaielako, eta bestetik abokatuei euren lana burutzeko daukaten eskubidea ere.
EQUO Euskadik onartzen du sistema judizialak delitu penalak saihesteko funtzioa eduki behar duela. Hala ere, azken urte hauetan “ETAko ingurua”-ren kontra eramandako operazioek garbi erakutsi dute askotan akusazio hauek daukaten seriotasun falta, gehienetan poliziek eginiko informetan oinarrituak, zalantza ugariaz, zehaztugabeko susmoaz edota frogatzeko modukoak ez diren burutapenaz beteta.
“Mate” operazioaren kasuan, EQUO Euskadik atxiloketa hauek froga garbien gainean egindakoak direla sinestu nahi du. Baina, iaz gertatutakoa ikusita, eta sarekada egin den data kontuan harturik (SAREko manifestapena baino bi egun geroago), susmatzen dugu Gobernuak beste behin argi erakutsi duela Justizia bere estrategia politiko eta mediatikorako erabiltzen dituela. Gobernuak geroz eta garbiago erakusten digu Euskadin bake eszenatoki berri bati zabaltzea baino, hauteskunde etekinak lortzeko betiko eszenatokira bueltatzea dela bere asmoa.
Azkenik, EQUO Euskadik desiratzen du Auzitegi Nazionalaren iruzur fiskalaren edo kapitalen zuriketaren aurkako operazio guztiak “Mate” operazioa bezain azkarrak, erabatekoak eta zorrotzak izan dezaten, batez ere Alderdi Popularraren kargu publikoei zuzenduta daudenak. Zuzenbide Estatu batean legea berdina da guztiontzat.