EQUOk Portugaleteko Erregeen Desfilean idiekin gertatutako istilua penatzen du eta Udalari bere mozioak betetzeko eskatzen dizkio

Urtarrilaren 5ean, Portugaleteko Erregeen Desfilean zehar, istilu bat suertatu zen gurdi baten idiak zoratu egin zirenean. Dirudienez, animaliak izutu egin ziren botatako petardoen ondorioz. Artzainen ahaleginak egin arren, idiek ezpaloira jauzi egin eta publikoaren kontra jo zuten, horien artean gehienak umeak zirelarik. Zorionez, ez zen kalteturik izan.

Gertaera latz hori saihestea posible da, animaliak zarataren aurrean sentiberak direla kontuan izaten badugu. Bai piroteknia-lehergailuak eta baita jendearen zaratak, animaliei, beldurra, estresa eta larritasuna sortzen dizkie, eta horren ondorioz takikardiak, ikara, goragaleak eta zorabioa sor dakizkieke. Ez da harritzekoa kontrola galtzea, Portugaleten gertatu zen moduan.

Hori dela eta EQUOk, berriz, Portugaleteko Udalari 2012an onartutako mozioa betetzeko eskatzen dio, hain zuzen, animalien eskubideak babestekoaren aldekoa. Mozioaren sustatzailea denez gero, EQUOk udal-arduradunei neurri eraginkorrak hartu behar dituztela exijitzen die, animaliak dibertimendu gisa ez erabiltzeko. Horrela pasa den 5ean bezalako ezustekoak saihestuko lirateke, ez bakarrik animalien eskubideak urratzen dituztelako, baizik eta zorigaitz bat sortzeko modukoak direlako.