2015eko hauteskundeen aurrean, EQUOk hiritarren parte hartzea sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan ekarpenak batzeko asmoarekin. “ZER ALDATUKO ZENUKE VITORIA-GASTEIZEN?” lelopean, hiritarren proposamenak jaso eta proposamen hauek EQUOk aurreko hilabetean Asanblada Federalean onartu zuen programa markoan sartzea da helburua.
EQUOn, Gasteiz hiri jasangarriago eta integratzaileago batean bihurtzeko lan egiten dugu, non gardentasuna eta parte hartzearen bidez demokrazia erreala sustatzea dugu helburu, desberdintasunak hautsiz kalitatezko enplegua bultzatzeko, beti ere gure planetaren mugak kontutan izanik. Horretarako, gaur egungo udal politiketan aldaketa radikal bat beharrezkoa dela ikusten duten pertsona, alderdi, talde eta elkarteentzat hiri plataforma plural bat lortzeko lanean gabiltza. Gure ideia, herritarrei behar dituzten erremintak eskura jarriz herritarrek hiriaren kudeaketaren kontrola eskuratzea da.
Kanpaina honen bitartez, EQUOk, udaletxe honi demokrazia radikalarekiko norantza aldaketa oso bat eman nahi dio. Parte hartzea bultzatuz, udaletxe zuzen eta garden bat lortzeko, pertsonen zerbitzura eta ustelkeriarekiko malgutasun gabea. Ingurumenarekiko jasangarritasuna ere lortu nahi dugu kalitatezko enpleguak lortzeko, udal planifikazio eta kudeaketan ingurumena zaintzeko helburuarekin. EQUOk kohesio sozialean eta tolerantzian oinarrituriko hiri baten alde egiten du apustu, desberdintasunak gutxituz, aberastasunaren banaketa zuzenago bat eginez, hiritar guztiei etxebizitza duin baterako sarbidea bermatuz, berdintasun politiketan emakume eta gizonezkoen artean eskubide eta aukera berdinak bultzatuz eta udal erabakietan gazteriaren parte hartzea sustatuz.
EQUO Gasteizko hauteskunde programarako ekarpenak, gure web orriaren bitartez ere egin daitezke ondorengo loturan.
http://araba.partidoequo.es/EU/opina/que-cambiarias-en-vitoria-gasteiz/