Alderdi ekologistak gaur goizean beste salaketa bat ipini du Foru Aldundian, zaldi bat eta hiru poni bertan behera utzita daudelako Leioan.
EQUO kide den Ana Moreno-ren ustez, “animalia guztiak daude Leioako larre batean, estalperik gabe eta kate astunez lotuta. Kate horiek, plastikoz bilduta, zauri irekiak eta zornatuak eragin dizkiete animali batzuri. Kontatu digutenez, auzoko batek elikatzen ditu, jabeak ez baita haietaz arduratzen”.
EQUO Euskadik Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio animaliak konfiskatzea, albaitarien sorospen egokia jaso ahal izateko. Zaldien jabea salatu omen zuten orain dela bi urte, antzeko gertaera batengatik.
Azkenik EQUOk zaldien populazioarenganako kontrol eta ikerketa zorrotzagoa eskatzen ditu, azken garai honetan zaldi asko daudelako utzita edo aintzat ez hartuta, krisialdiarengatik edota jabeen sentsibilitate-faltagatik.