Los caballos del centro hípico Cobar de Okendo, decomisados por la Diputación de Araba

EQUO alderdi politikoak poza adierazi du azkenik Arabako Foru Aldundiak Cobar-eko zaldi-klubaren zaldiak konfiskatu dituelako, baina tamalgarria ikusten du Aldundiak hamar egun behar izana hau lortzeko.

Alderdi ekologistak azaroaren 12an berri izan zuen zortzi zaldien heriotzaz eta beste hamarren egoera kritikoaz, Bizkaiko Gordexolako mendi batean. Ana Moreno EQUO kidearen hitzetan, “egun horretan bertan salaketa penal bat jarri genuen Bilboko Guardiako Auzitegian, eta beste bat, administratiboa, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Egun horretan informazio gehiago heldu zitzaigun esanez zaldi horien jabeek 200-300 bat zaldi omen zituztela beste leku batzuetan, horien artean Okendoko klub hipikoan. Horretaz aparte esan ziguten zaldi-klub horren zaldiak Güeñeseko Basoriko zelai batean ikusi omen zituztela urri bukaeran, egoera oso txarrean, hamabost egunetan zehar, desagertu egin ziren arte. Duela egun batzuk Basoriko zelaian zaldiko hezur-hondarren argazkiak iritsi zitzaizkigun”.

Gordexolako zaldiei dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiak bereganatu ondoren, bizirik zirauten hamar zaldikoetatik lau hil egin dira, euren egoera larriagatik. Okendoko Cobar klub hipikoan aurkitutako zaldi batzuk ere hil egin dira.

Morenoren ustez “orain garrantzitsuena da, prozesu legala amaitzean, bai Gordexolako eta baita Okendoko zaldiak, adopzioan ematea ondo zainduko dituzten pertsonei, ustiapenera berriz ere ez bueltatzeko. Hau eskatuko diogu Nekazaritza Zuzendariari datorren ostiralean, Arabako Foru Aldundian hitzartua daukagun bileran.

caballo Gordexola

campa Basori, restos equino