Rosa Martínez, EQUO Euskadiko kidea, EQUO federaleko ko-bozeramaile berria izendatu dute

coportavoces equo

Arratsalde honetan amaitu berria den EQUOko II. Asanblada Federalean, EQUO Euskadiko Rosa Martinez, Juan López de Uralderekin bat, ko-bozeramaile hautatua izan da. Asanblada berean, EQUO Euskadiko Aitor Urresti, Batzorde Exekutiba Federaleko kide hautatu dute.

EQUOk bere II. Asanblada Federala ospatu berri du “Alternatiba Berdea” lelopean. Bilera honetan, estatutuak berritzeaz aparte, udal hauteskundeetarako programa marko bat onartu dute, eta hurrengo urteetako ponentzia politikoa aurkeztu dute. Alderdi ekologistak bost arlo nagusitan lan egiteko apustua egin du: enplegua, ongizatea, eredu energetikoa, klima aldaketa eta birsortze demokratikoa. Gai hauek azpimarratuz, EQUOk pertsonak eta baliabide naturalak ustiatzen ditueneko sistema baten eraldaketa radikala lortu nahi du, pertsonak politikaren zentrua izan daitezen, bizitza ona bermatzen dueneko eredu bat eraikitzeko.

EQUO Euskadi - II Asamblea Federal

EQUO Euskadiko delegazioa Asanblada Federalean ugarienetakoa izan da, lan-talde desberdinetan parte hartze nabarmena izan duelarik. EQUO Euskadik egindako lanaren onespena konfirmatzen da, Rosa Martínez EQUOko-bozeramaile bezala aukeratu ondoren, eta Aitor Urresti Batzorde Exekutiba Federaleko kide, aldez aurretik Florent Marcellesi eurodiputatu izateko hautagaia izendatzean gertatu zen bezala.