EQUOk elkartasuna adierazten du “Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformarekin, eta bat egiten du datorren urriaren 24an haiek antolatu duten kanpaketarekin eta kontzentrazio zaratatsuarekin, Kutxako asanbladarekin batera, Donostiako Andia kalean.
Euskal kutxak erakunde publikoak izanez gero, onartezina da fundazioak bihurtzeko bilakaera eta Kutxabank-en etorkizuna erabakitze-prozesu gardena ez izatea, finantza-entitatearen etorkizunarekin zerikusia duten sektore guztien parte-hartzearekin, bertan milaka euskal hiritar dituztelako sartuta bere aurrezkiak. Ezkutuan eta presaka egin dute euskal gizarteak erantzun baino lehen, hauteskunde-egoera aldakorra baita, eta askoz aldakorragoa izango delako etorkizun hurbilean, euren interesen aurka.
Hori dela eta, EQUOk hiritarrak deitzen ditu kanpaketara parte hartzera datorren urriaren 24an, goizeko 10,00etan, eta Donostiako Andia kalean arratseko 15,00etan hasiko den kontzentraziora.