EQUO Euskadik jarduerak eskatzen dizkio Osasun Sailari, handituz doan doulen intrusismoari aurre egiteko.
EQUO Euskadiko Osasun eta Osasungintza Lan-Taldeak ezagutu du, osasun-langileen bitartez, bere buruari doula deitzen dioten emakume-talde batek, haurdunaldian dauden beste emakume batzuri laguntza fisiko eta emozionala ematen dietela.
Europako beste lurraldetan doulak badaude, baina euren jarduera araututa dago. Arauketa hori ez dago Euskadin, non doulak oso sarritan coach edota laguntzaile espiritual bezala agertzen direlarik.
EQUO Euskadik ezagutu du doulek beraien zerbitzuak Euskal Erkidegoko osasun zentruetan ipinitako irargikiez baliatzen ari direla, baita beste baliabideak ere erabiliz (web orrialdeen bitartez, batez ere). Garapen Pertsonaleko Zentruetan ere eman ohi dute beraien zerbitzuak, eta askok autonomo gisa ematen dute izena. Ezaguna da ere “doulentzako prestakuntza ikastaroak” eskaintzen direla inolako zehaztasun zientifikorik gabe, eta horren truke existitzen ez diren titulazioak ematen direla. Ikastaro hauen prezioa 1.200 eta 1.600 € bitartekoa da.
EQUO Euskadiko Osasun eta Osasungintza Lan-Taldearen ustez, praktika hauek emakumeen sexu- eta ugaltze-osasuna arriskuan jar dezaketela, eta emaginen lanetan intrusismo kasu nabarmena dela. Emaginak, haurdunaldi, erditze eta puerperio prozesuaren ardura integralaren erreferentzia-profesionalak dira, baita umearen jaioberriko denboraldian. Emaginek bere lana egin ahal izateko, erizaintza ikasketez gain, ginekologia eta obstetriziako bi urteko espezializazioa egiten dute. Beraien aktibitatea estatu- eta europear mailan legeztatuta dago.
Emaginek eskaintzen duten laguntza da segurtasun nahikoa ematen duen bakarra. Euren lanaren kalitatea kontrolpean dago ospitale eta osasun-zentruetan, etengabean eta modu zehatzan, doulen kasuan gertatzen ez dena. Pertsona hauek profesional gisa aurkezten dira, baina horretarako ez daude gaituta ezta akreditaturik. Euren zerbitzuak arautu gabe daude eta, ondorioz, inolako ardurarik gabe eginak.
Egoera honen aurrean, EQUO Euskadik Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari premiatzen dio profesionalekin akordio batera iristera eta, bere eskumenen barruan, praktika hauek aratutzera eta murriztera, emakumeei zein osasun publikoko profesionalei gerta litzaizkiekeen kalteak saihesteko asmoz.