SOS ZARAUTZEKO IÑURRITZA BIOTOPOA

 

Zarautz_Golf

 

2332166

SOS ZARAUTZEKO IÑURRITZA BIOTOPOA

EQUO Zarautzek Iñurritza biotopoa kirol eta aisialdi deskontralatu tokitzat erabiltzen dela salatzen du. Hegaztiek traba egiten dieten errepide eta golf zelaiekin nahikoa ez balute, ingurune babestu honetan paddle surfaren jarduera ageri da azken aldian. Hainbat pertsona ikusi dira paddel surf tauletan nabigatzen biotopoaren zenbait tokitatik, honek paseko hegaztientzako dakarren eragozpenekin. Guzti hau onartezina izateaz gain, herritarrentzako informazio ezak eta gure ingurune babestuen zaintza ezak erne jartzen gaitu.

EQUO Zarautzek administrazio guztiei dei egiten die, bere gaitasunen barnean, hain baliotsua den ekosistema hau babestu eta handitzeko lanetan hasi daitezen, jarduera hauek debekatuz. Gipuzkoako Foru Aldundiak, ingurune honen arduraduna, Zarautzko Iñurritza biotopoaren ingurunearen kontrolean hala nola bere seinaleztapen eta balioztatzean ere duen pasibotasuna eta utzikeria salatzen du. , baita dunen, hiritarren aurrean bera bai da arduraduna. EQUOk, Zarautzko udalari Foru Aldundiaren aurrean Iñurritzako ingurumenaren zaintza eta hobekuntzaren alde agertzea eskatzen dio.

Equo Zarautzek, Zarauzko Iñurritza Biotopo osoaren mugaketa eta seinaleztapen argi bat proposatzen du konponbide bezala, lekuko enplegu berdearen iturburua izateagatik, biotopoa hobetzeko eta mantentzeko lanak teknikari gaituen eta langileen beharra dagoelako. Modu berean, alderdi ekologistak interpretaziozentru baten sustapena proposatzen du, gutxienez udaran. EBko hizkuntz ezberdinetan informazio argia duten seinaleztapen eta kartelak ipintzea beharrezkoa da, baita espazio honetan dauden kanpin eta turismo bulegoetan liburuxken banaketa eta mugikorrentzako aplikazioak egitea ere. Biotopoaren barnean garatzen diren negozioetako langileen hezkuntza beharrezkoa ikusten da beraien ezagutza eta gure hiritar eta bisitariek honekiko errespetua handitu dadin.

EQUO Zarautzek biotopoaren dunen inguruetan abuztuan turistei egindako inkesta baten arabera, iñork ez zeukan babesturiko ingurune batetan zegoelaren berri, eta honek erakusten digu gure biotopoaren izaera, baloratua eta errespetatua izan dadin, ez dela ondo jakinarazten.