EQUO Bergarak San Martinetako ikuskizunetan animalien

sokamuturra-4_web

San Martin jaiak direla eta, Bergarako Udalak joan den asteazkenetik datorren igandera arteko egitarauan animaliak erabiltzen dituzten hainbat ekimen aurkeztu ditu, sokamuturra eta zezentxoak, besteak beste. Honen aurrean, EQUO Bergarak ikuskizuna sortzeko animaliei tratu txarrak ematea gogor salatzen du, herria indarkeriaren kulturan mantenduz. Aldi berean, EQUOk gogorarazten du zezentxoen moduko ekintzak herritarrentzat (horietako asko ume eta gaztetxoak) ikuskizun krudelak eta gogorrak direla, babesik gabeko animaliak modu batean edo bestean erasotzean, mareatzean eta tratu txarrak ematean oinarritzen direlako.

Horren harira, EQUOk Udalari animaliei sufrimendurik sortzen ez dien ikuskizunak antolatzea proposatzen dio. Bada garaia Bergarako herritarrek animaliekiko errespetua erakusten duten jaiak gozatzeko aukera izatea. Udalak pertsonekiko inolako indarkeriarik onartzen ez duen bezala (matxismoa, arrazakeria, xenofobia…), animaliekiko tratu txarrak baztertzera gonbidatzen dio alderdi ekologistak. Dagoeneko beste herri batzuek egin duten bezala, Bergarako Udalari animalien ongizatearen aldeko mozioa onartzeko garaia dela dio EQUO Bergarak. Askotan esaten den bezala, herrialde baten garapena herrialde horrek animaliei ematen dien tratuaren parekide izan ohi da. Bergarako Udalak ere aurrerapauso hori emateko garaia da.

descarga