EQUO Euskadik bizi testamenduen erregistroekiko bultzada handiago bat eskatzen du

10515207_923474387678532_337969510583621774_o

TESTAMGaur egun herritarren %20 batek egiten du bizi testamendua, erregistro batzuetan aldez aurreko nahiak ere agertzen dira, gehien bat osasun kontseilaritzak hiru hiriburutan egokituta dituen puntutan eta telematika bidez, ala ere norberak egindakoa ere ontzat ematen da beti ere notaritza aurrean egiten bada.

EQUO Euskadiko Osasun eta Osasungintzako taldetik uste dugu bizi testamendua ezinbesteko erreminta dela familiari, tutoreei edo eta osasungintzako profesionalei bizitzako azken nahia transmititzeko, eta baita elbarritasun edo gaixotasun terminal baten kasuan nola tratatuak izan nahi dugun jakin arazteko. Baina honetaz gain heriotza ulertzeko era berri bat ere bada, erlijiotako manipulazioetatik eta fundamentalismo moraletatik urrunduz.

Guzti honengatik EQUO Euskadik Osasun Kontseilaritzatik aldez aurreko nahien erregistroari bultzada bat ematea eskatzen dugu, erregistro hauek herritarrei eskura jarriz, bizi testamenduen erregistro puntuak gehituz euskal udaletxetako osasun kontseilaritzekin elkarlanean, edo eta bailarako osasun zentro guztiekin. Guzti honek gai honekiko ezagutzan lagunduko zuen eta herritarrei eman beharreko pausoak erakutsiko zizkien.

Proposamen honen azken helburua euskal herritarrei bizi kalitatea hobetzea da, adin bat edo beste izan, gaixotasun edo osasun desberdin bat izan eta gainera zahartzaroan ematen ari diren tratu txarrak eragotziko lituzke.testamento-vital

Azkenik EQUO Euskadiko Osasun eta Osasungintzako taldeak CHANGE.ORG plataformatik publikoki euskal ganberari zuzendutako eskaera luzatzen dugu, agintaldi honetan eta konpetentzia autonomikoetatik edozein herritarrek heriotzari aurre egiteko duen eskubidea garantia guztiekin kudeatu dadin.

 

 

https://www.change.org/p/queremos-morir-con-dignidad-regulaci%C3%B3n-por-ley

 ENLACES DE INTERES SOBRE EL TEMA:

http://es.wikipedia.org/wiki/Testamento_vital

http://www.eutanasia.ws/testamento_vital.html