EQUO Euskadik uko egiten dio Mutuen Lege berriari, langileen osasunaren kontura negozio pribatuari mesede egiten diolako.
Duela gutxi, Mutuen Lege berria onartu da Ministroen Kontseiluan. Lege honek entitate hauei eskuduntza berriak ematen dizkie eta bere izaera pribatua indartzen du. EQUO Euskadiko Osasun eta Osasungintzako Lan-Taldeak uko egiten dio lege horren espirituari, entitate hauei eskuduntza publikoak eramateko bidea gero eta zabalagoa da. Izan ere, lege honekin “Gizarte Segurantzako Entitate Kolaboratzaileak” deituko dira aurrerantzean.
EQUOk, lege honen bitartez Mutuei egokitzen zaizkien konpetentziak kritikatzen ditu:
– Langileentzako sari ekonomikoak kudeatzeko eskuduntzak mantentzen dituzte. Honek bidegabez kolokan jartzen du enplegu-zerbitzu publikoek zeregin hori burutzeko duten ahalmena.
– Denbora-Ezgaitasunagatiko bajen kontrolerako funtzioa lortzen dute. Legeak, langile baten alta medikoa lehen egunetik GSINri proposatzeko aukera usten die Mutuei, 5 egun baino gutxiagoan, honek, eskaera hau jaramon egin beharko duelarik. Errebisioetarako orduan, Mutuek, lagilea agertu ezean, gaitasuna izango dute agertu ez izana justifikatu gabekotzat emateko. Neurri hauek, helburu ekonomikoak langileen osasunaren eta sendatzearen gainetik jartzen dituzte.