EQUO Gipuzkoak Jaizkibeleko Azabaratza hondartzaren suntsiketa salatzen du, Zurriolako hondartza hornitzeko helburuarekin

Imagen-playa-Azabaratza-anterior-sondeos_EDIIMA20140902_0290_4Azabaratzako senaian, Jaizkibeleko mendiaren itsasertzean, edertasun handiko eremu natural eta basati batean, aspaldian marea biziko eta beheko egunetan hondartza txiki zoragarri bat ikus zitekeen.
Leku horretan, Donostiako Zurriolako hondartza areaz hornitu ahal izateko, bere jalkinetan 6 metroko 25 sondeo egin dira. Ekintza honekin hondartza desagertu egin da. Ekainaren 12an, adibidez, eguerdiko 12etan, marea bizi behea zela eta, ez zen hondartzaren aztarnarik ere ikusten.
Esan beharra dago Jaizkibeleko itsasertzeko eremua 2013ko azarotik Kontserbazio Bereziko Gunea zerrendatuta dagoela. Horrexegatik, EQUOk salatzen du harea erauztea ez dator bat balio handiko gunearen kontserbazio helburuarekin, exijitzen du gertatutakoa argitu behar dela, eta, etorkizunari begira, horrelako gertaerak geldiaraztea eskatzen du. Gainera ezinbestekoa da Pasaiako Kanpoko Portuaren egitasmoa betirako geldiaraztea, orain aldi baterako gelditua, ekosistemaren osotasuna arriskuan jartzen baitu.
 

DOCUMENTO INFORMATIVO DEL LUGAR:azabaratza-grancanto